LyricFind Logo
LyricFind Logo
Profile image icon
Lyric cover art

Uda

Apple Music logo
Deezer logo
Spotify logo
Lyrics
Abiapuntutzat hiru lagun elkartzea
Ta hiru trago mahai gainean
Askatasunaren bidean goaz
Norantza zuzenean
Autoa gainezka lanak alde batean utzi
Ta irrifarra aurpegian
Istorio berri bat dugu idaztear
Ahaztezina izango da
Udan euriak batu gintuen
Ekaitzari aurre eginez
Inoiz gailendu ez diren
Izarren sugarra piztu da
Beste behin
Bizipenak, pilatuz doaz
Memorian hor nonbait
Xxi. mendeko arazoak dituzten
Ibiltariak gara
Burugabeen batzordean
Zozo beltzak hegan dihoaz
Udan euriak batu gintuen
Ekaitzari aurre eginez
Inoiz gailendu ez diren
Izarren sugarra gara
Kitarrak astintzen amesten zuten
Ume mokoak ginen
Ausartzen ez diren izenean
Beste abesti berri bat idaztera noa
Izarren argien azpian
Izan gintezke libre
Udako egun luzetan

WRITERS

Ander Gonzalez, Dani Badillo, Ibai Lizaso, Unax Martin

PUBLISHERS

Lyrics © O/B/O DistroKid

Share icon and text

Share


See A Problem With Something?

Lyrics

Other